Gu eta zuek

 

Kultur Agenda

Mutriku eta Lea Artibai   Deba

 

embed_badge

 

 

 

Europako Gizarte Funtsa

 

Dokumentua irekitzeko jarraibideak:

Deskargatu -> Eskuineko click -> Ireki honekin -> Adobe Acrobat Reader

 

 

 

AZTERKOSTA IRTEERA

Apirilaren 24, 25 eta 26an, AZTERKOSTA programaren baitan, 3.DBHko ikasleak Mutrikuko kostaldea aztertzera gerturatu ginen. AZTERKOSTAren helburua ingurune naturala ezagutaraztea eta pertsonek inguru natural horrekin duten lotura ezartzea da, kostaldeko ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertuz. Hau nola burutu genuen? Kostaldera hurbilduz, ongi aztertuz eta galdera sorta batzuk erantzunez. Galdera-sorta horietan hondartza, itsasadar zein arroka eremuen ezaugarriak adierazi genituen: datu orokorrak, ezaugarri fisiko eta biologikoak, uraren kalitatea, zaborrik dagoen ala ez, eta gizakiaren inpaktuaren inguruko buruzko informazioa. Honela, gure kostaldeko informazioa bildu genuen. Kostalde ederra dugu eta zaintzeko ardura dugu!

 

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.


ERASMUS + : 4.DBHkoak Britainian

Apirilaren 14tik 19ra, DBH4ko 19 ikaslek ikastetxeko Erasmus + proiektuan hartu dugu parte eta Plesidyra, Bretainian dagoen herritxora, abiatu gara. Atxikiturik daukazue aste horretan zehar bizitako esperientziaren kronika. Ea gustokoa duzuen!

 


DBH1ko ikasleak Donostian

Apirilaren 12an 1 dbhko ikasleak Eureka zientzia Museoa eta Txuriurdin bisitatu zituzten. Klikatu hemen argazkiak ikusteko.


AF zikloko ikasleak esperiantziak partekatzen

Oraingoan, gure ikastetxeko Administrazioa eta Finantzak zikloko ikasleak Zarautzen izan dira beste Gipuzkoako hainbat ikastetxeekin batera. Gipuzkoako Aldundiak ASLE elkartearekin batera antolatutako ekitaldian parte hartu dute. Lan enpresak ezagutu eta ikaskide desberdinekin esperientziak partekatuz egun borobila izan dute.


"Lumaltik" ikastetxean: migrazioaren errealitatea landuz

Aste honetan Hesigabezi ikasgaian pertsona zaurgarriek dituzten oztopo eta zailtasunak landu ditugu. Sara Mesa idazlearen "Silencio administrativo" entsegua landu ondoren,  "Lumaltik" GKEaren bisita jaso dugu. 
 
Gurekin bi orduko saioa partekatu duten hainbat emakume migraturen bisita jaso dugu. Migrazioaren errealitatearen berri izaten lagundu digute, eta egunerokoan bizi dituzten eragozpen eta bazterkeria bizitzeko aukera eskaini digute: erroldatzeko zailtasunak, asilo eskaera egiteko eragozpenak, pertsona bakoitzaren nortasuna edo identitatea aitortzeko erresistentziak edota hainbat pertsona migratuk bizi duten estres kronikoa.
 
Eskerrik asko, Lumaltik-eko kide guztiei eta laster arte!
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen.

Batxiler eta Lanbide Heziketako aurrematrikula

Kardala akuakultura zentrura bisita.

Atzo Batxilerreko 1.mailako Biologia-Geologiako ikasleak Kardala akuakultura zentrura egin zuten bisita.
Bertako instalazioak ikusi ondoren, arrainen laginketa egiteko aukera izan zuten; hazten dituzten urraburuei (Sparus aurata) egunero eman beharreko elikagai kantitatea kalkulatu behar izan zuten biomasa neurtuta. Horretarako  arrainen tamaina eta masak neurtzen aritu ziren. Gustora ibili ziren!! 
 

Memoria astea

Memoria Astea ospatu dugu institutuan. Hemen egitaraua eta argazki batzuk.

 


DBH4C-ko ikasleak Goienetxe baserrian

DBH 4C ko ikasleak  Goienetxe baserrira joan gara martxoaren 14an. Bertan Goienetxe gazta nola egiten duten irakatsi digu gure ikaskide den Aratz Goienetxe eta bere familiak. 
Egun polita pasatzeaz gain, inguruak ezagutu, abeltzantza mundura hurbilketa eta informazio dexente bildu dugu komunitateko proiektuan artikulu bat idatzi eta Kalaputxira bidaltzeko.

Teknologia eta IKT-ko ikasleak Cikautxon

Batxilergoko Teknologia eta Informatikako ikasleekin eta Informatika zikloko ikasleekin Cikautxo bisitatu dugu. Bertan, Andoni eta Jon informatikariekin Cikautxoko sistema informatikoa ezagutu dugu eta Zaloa eta Maialenek produkzio prozesua erakutsi digute.


 

Orientazioa

 

 

 

lanbideheziketa@mutrikubhi.eus

 

        

LANBIDE HEZIKETA SAREAN

 

 

 

inika logo

moodle logo