HEZIKETA ZIKLOETAKO ATE IREKIAK
Bilboko portuan
AMETS ARZALLUS ETA MIÑAN
Aurreko ostegunean, martxoaren 23an, Mutrikuko udalak gonbidatuta, Amets Arzallus izan genuen gurean. Batxiler 1eko eta Batxiler 2ko ikasleekin egon zen, bi saiotan. Bera partaide den Irungo Harrera Sarean migratzaileei ematen dieten laguntzari buruz hitz egin zigun, eta, bereziki, Ibrahima Balberekin duen harremanari buruz. Hunkigarria izan zen bere jarduna, eta gozamena berari entzutea.
IKTko Batxilergoko ikasleak CIKAUTXO enpresan
Martxoaren 24an, Batxilergoko IKTko ikasleak CIKAUTXO enpresa ezagutzeko aukera izan dute. Bisitak bi fase izan ditu. Lehenengoan, kautxoarekin nola lan egiten duten ikusi ahal izan dugu RR-HHkoen eskutik. Bigarren fasean aldiz, azpiegitura informatikoa ezagutu eta informatika arloan ze lan burutzen dituzten ikusi dugu sistemaseko langileen eskutik.
EKINTZAILE EGUNA
![]() | ![]() |
Azken eguna
Behin etxeetako agurra eginda, ikastetxera jo dugu. Bertan Erasmuseko diplomak eman dizkiete ikasleei, elkartrukea burutu dutela ziurtatzen dutenak. Diplomen entrega egin ostean, ikasleek dantza batzuk egin dizkigute bertan geundenoi, eta irakasle batzuk ere animatu dira gerria mugitzera!
Goiza bukatzeko, hamaiketako eder bat jarri digute bertako produktu tipikoekin, eta orain bai, ikasleak elkartrukean izan diren gainontzeko ikasleengandik agurtu dira, kostata agurtu ere. Azken batean, bost egun izan arren, harreman estuak eraiki ahal izan dituzte etxeetako kideekin. Ea egunen batean haiek berriz ikusteko aukera daukagun! Ciao Italia!
![]() | ![]() |
Bosgarren eguna
Gaur Ponpeia bisitatu dugu, eta hiria bisitatzearekin batera, erromatarren bizimodua ezagutu ahal izan dugu. Horretarako, lehenengo 8.30etan autobusa hartu dugu, gosaldu ostean. Autobusak Pompeiara eraman gaitu, eta Vesubio mendia ikusi ahal izan dugu ibilbide osoan zehar.
Behin Pompeian, hirian izan ziren zibilizazioei buruzko azalpenak jaso ditugu lehenik. Jakin ahal izan dugu ez zirela erromatarrak izan han bizi izan ziren lehenak, eta nola izan zen hiriko bizitza betirako eten zuen egun hura. Erromatarren bainuetxe eta etxe tipikoak bisitatu ditugu, eta garaiko denden funtzionamenduaz ikasi dugu. Gidaren azalpenei esker, erromatarren bizimodua nolakoa zen ere irudikatu dugu, eta plaza nagusia zen Foroa ere ikusi dugu. Bisitarekin bukatzeko guztiok batera argazki erraldoi bat atera dugu.
Arratsaldean Gragnano hirira joan gara, mendi artean kokatua dagoen hiria. Bertan pasta egiten duten fabrika tradizional bat bisitatu dugu, eta pasta nola egiten duten irakatsi digute. Horrenbeste pasta ikusi ostean ezin izan gara esku hutsik atera, eta etxe batean baino gehiagotan pasta mordoa jango dute datozen hilabeteetan.
![]() | ![]() |
4. eguna: Giuglianoko ikastetxean
Gaurko eguna lasaiagoa izan da, eta primeran etorri zaigu pixkatxo bat deskantsatu eta biharko egunerako indarrak berreskuratzeko. Goizeko 9etan Giuglianoko Minzoni ikastetxean elkartu gara denok. Elkarrekin hitz egiten aritu ondoren, heldu zaigu ordua herrialde bakoitzak Erasmus + mugikortasun honetarako prestatu duen proiektua aurkezteko. Orain arte burututako mugikortasunetan gai bat hartu dugu ardatz; historiak denboran zehar galduta utzi duen leku baten oroimena (Saturraraneko kartzela gure kasuan), eta memoria hori berreskuratzeko oroigarri bat egitea. Historiarekin lotuta, gaurkoan Guda Zibilari buruz hitz egin diete gure ikasleek gainontzekoei; Gernikako eta Elgetako bonbardeaketak azaldu dituzte, eta Gurseko kontzentrazio esparruaren inguruko informazioa ere eman dute. Azkenik, gertaera hauei buruzko oroimena mantentzeko gure lurraldean egiten diren ekintzei edota helburu horretarako dauden monumentuei buruz hitz egin digute. Hau dena ingelesez, gainera! Aurkezpenekin bukatzeko, bertan zeuden herrialdeetako ikasleek euren dantza tipiko bat dantzatu dute, eta gureak ere ez dira gutxiago izan. Aurresku eder bat egin…eta txalo zaparrada itzela jaso dute!
Ondoren, indarrak hartzeko, hamaiketako ederra prestatu digute italiarrek. Bertan, denak mahai biribiletan eseri dira beste ikastetxeetako ikasleekin nahasturik, eta eguneko bigarren gosaria hartzen egon diren bitartean ederto aritu dira denak elkarrekin hitz egiten.
Hau eta gero, jatetxe batera eraman gaituzte jatera eta bertoko janariak dastatzen jarraitu dugu. Mmmm, mmama mia! Ze goxoa dagoen dena!!
Halako bazkaria jan ostean, arratsaldea libre eduki dugu. Irrikitan gaude bihar Ponpeia eta Gragnano ezagutzera joateko. Seguru egun zoragarria izango dugula. Bihar arte!
3. eguna: Napoliri bisita
Ikasleak gure kostaldea garbitzen
Oraingo honetan DBH-2Ako ikasleak joan ziren Burumendira Surfrider talde ekologistarekin gure kostaldea garbitzera. Bigarren irteera izan da aurtengoa, negukoa. Udaberrian azkena egingo da.
Ostiralean , besteak beste, “kortxo zuri” asko jaso zuten, 700 zati baino gehiago. Lan ederra egin zuten ikasleek!
Oraingo honetan DBH-2Ako ikasleak joan ziren Burumendira Surfrider talde ekologistarekin gure kostaldea garbitzera. Bigarren irteera izan da aurtengoa, negukoa. Udaberrian azkena egingo da.
Ostiralean , besteak beste, “kortxo zuri” asko jaso zuten, 700 zati baino gehiago. Lan ederra egin zuten ikasleek!
![]() | ![]() |
![]() | ![]() |